Mikel Gonzalez eta Ander Antxia bikotea finalera sailkatu dira San Blas trinkete txapelketan

Anboto 2015ko ots. 5a, 09:00

Ander Antxia.

Bielle eta Lazkano iparraldeko bikotearen aurka jokatuko dute finala, Inchauspe eta Harismendiri irabazi ostean

Mikel Gonzalez berriztarra eta Ander Antxia abadiñarra San Blas trinkete txapelketako finalera sailkatu dira eta Bielle eta Lazkano bikotearen kontra jolastuko dute. Finala ostiralean, otsailak 6, jokatuko dute Abadiño Tornosolo trinketean.

Lehenengo finalerdian, Inchauspe eta Harismendi hartu zituzten mendean (40-30). Emaitzak hala erakusten badu ere, ez zuten garaipen erraza izan Gonzalezek eta Antxiak, markagailuan atzetik jarri baitziren (2-10). Hala ere, partiduari buelta ematea lortu zuten.

Beste finalerdian, aldiz, iparraldeko bikoteak bizkaitarren arteko finala saihestu zuen, Iker Gordon eta Inhar Ugarteri irabazita (32-40). Bikote irabazleak hasieratik aurre hartu bazuen ere, ez zuen partidua erabat itxi. Azkenean, baina, irabaztea lortu zuten.

Maila bat beherago, Aitor Arabiourrutia Asier Aspuru abadiñarrek finala jokatuko dute Gandiaga-Zabalza bikotearen aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!