Lehenengo jardunaldi honetan, Ñapurrak talde lapurtarrak lortu zuen lehenengo postua 7 punturekin. Lapurtarrek alde bietarako tiradak irabazi zizkioten abadiñarrei. Abadiño "B"-k ez zituen lanak ondo egin eta azken postuan amaitu zuten Mungiako lehen jardunaldi hau, puntu bakarrarekin. Bigarren jardunaldia Bilboko "La Casilla" Kiroldegian izango da datorren igandean, otsailaren 1ean. Azkeneko jardunaldia Aian izango da eta bertatik irtengo da h¡ru jardunaldietako irabazlea. Abadiñoko lehenengo taldea sailkapenean ondo kokatuta dago txapela etxera eramateko.