Abadiñok Bizkaiko Sokatira Txapelketa irabazi du

Anboto 2014ko abenduaren 22a

Zapatuan Gatikan jokatutako txapelketan Abadiño nahiko erraz nagusitu zitzaion Sokarrolari finaleko tiraldietan.

Zapatuan goma gaineko Bizkaiko Sokatira Txapelketa jokatu zuten Gatikako pilotalekuan. Sei taldek parte hartu zuten zortzi tiralariko txapelketan: Abadiño A, Abadiño B, Gaztedi (Laukiz), Murueta, Sokarralde (Arratzua-Nabarniz-Mendata) eta 6 Conceyos (Asturias). Gaztediko taldea emakumeek osatu zuten: 9 emakume 7 gizonen aurka. Hain zuzen, Abadiño Ak Gaztedi kanporatu zuen finalerdietan tiraldi gogor biren ostean. Finalean Sokarrola izan zuen aurkari eta nahiko erraz nagusitu zitzaion. Beraz, Abadiño A da 2014-15 denboraldiko Bizkaiko txapelduna goma gainean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!