Banarteren 'Guernica 1913' lana saritu du antzerki amateurraren nazioarteko elkarteak

Anboto 2014ko aza. 19a, 10:53

Domeka honetan, Granadan (Espainia) egindako antzerki jardunaldietan jaso du saria Abadiñoko antzerki taldeak. AITA Antzerki Amateurraren Nazioarteko Elkarteak eman dio saria Banarteri, 'Guernica 1913' lanagatik. Antzerki garaikidearen atalean, Espainiako sari nagusia da jaso duena.

Granadan Mediterraneoko antzerki amateurraren nazioarteko topaketak izan dira azaroaren 11tik 15era, eta saria jasotzeaz gainera, topaketetan parte hartu du Banartek, 'Guernica 1913' antzeztuz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!