Matthieu de Miguel organistaren emanaldia da bihar Abadiñon entzun ahalko den hori; 35 urte ditu De Miguelek, eta Burdeosen ikasitakoa da.
Abenduaren 27an Abadiñon egingo duten kontzeertuagaz emango dute Diego de Amezua IX. Organo Jaialdia amaitutzat. Santiago Banda eta Erique Abelló ariko dira emanaldi horretan. Gabonen inguruko errepertorioa eskainiko dute, eta Banda organoan eta Abelló tronpetan entzuteko aukera izango da.