Tornosolo Kopako finalak jokatuko dituzte domekan

Anboto 2014ko urriaren 24a

Trinkete Tour lehiaketaren barruan dagoen Tornosolo Kopako finalak jokatuko dituzte domeka honetan, 11:30etik aurrera, Abadiñoko trinketean. Elite mailako protagonistak nortzuk izango diren erabaki barik dago oraindino. Izan ere, finalerdiak gaur jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera.

Gaurko lehenengo finalerdian Antxia abadiñarra eta Rafael neurtuko dira. Bigarren finalerdian González berriztarrak Ugarte izango du kontrario. Beraz, domekan, baliteke Durangaldeko pilotari biren arteko finala ikustea Tornosolo trinketean. Elite mailako final horren aurretik, Lehen Mailako txapela egongo da jokoan. Final horretan Gordonek Bilbaoren aurka jokatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!