'Enlorquecido' antzezlana eskainiko du Banartek Errotan

Anboto 2014ko ekainaren 29a

Berrizko Kultur Etxean estreinatu zuen Banarte Abadiñoko antzerki taldeak Enlorqueciendo obra, joan zen eguenean. Eguen honetan Txanportan eskaini dute eta domekan, 20:00etatik aurrera, Errotan eskainiko dute. Federico García Lorca poetaren La casa de Bernarda Alba antzezlanean oinarrituta prestatu dute Enlorqueciendo.

 

Idazle andaluziarraren obraren garrantziari eta esanahiari buruz dihardu Banartek lan honetan, Lorcak obra idaztea amaitu zuenetik 78 urte igaro direnean. Lorca antzerkigileari begiratzeko beste modu bat eskainiko dute, sortzaileen berbetan. Sardo Irisarriren zuzendaritzagaz prestatu dute antzezlana.

Bestalde, profesionala ez den antzerkigintzaren Zaragozako Centro Universidad lehiaketan antzezlan onenaren saria jaso berri du Banarte antzerki taldeak asteon. Lehiaketara aurkeztu diren ehun lanen artean epaimahaiak hautatu dituen seien artean dago Guernica 1913.

Ez da hori Banarte antzerki taldeak obra horregatik jasotako lehenengo saria. Urte hasieran, Espainiako Antzerki Amateurraren Konfederazioaren sari nagusia jaso zuen. Gernikan, mende hasieran jazotako benetako gertaerak kontatzen ditu antzezlanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!