'Enlorqueciendo' antzezlana estreinatuko du Banartek, eguenean, Berrizko kultur etxean

Anboto 2014ko eka. 17a, 10:01

Berrizko kultur etxean estreinatuko du Banarte antzerki taldeak, Federico Garcia Lorcaren 'La casa de Bernarda Alba' obran oinarrituta prestatu duen 'Enlorqueciendo' antzezlana. Ekainaren 19an izango da emanaldi hori.

 

Idazle andaluziarraren obraren garrantziari eta esanahiari buruz dihardu Banartek obra honetan, Lorcak obra idaztea amaitu zuenetik 78 urte igaro direnean.

Sardo Irisarri eibartarraren zuzendaritzagaz, Banarteren tailerraren seigarren edizioko parte hartzaileek sortu dute Enlorqueciendo antzezlana.

Ekainaren 26an, Abadiñoko Txanporta kultur etxean eskainiko du Banartek antzezlana, eta Traña-Matienako Errota kultur etxean, 29an.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!