Asier Aspuruk sorpresa eman gura du kluben arteko finalean

Anboto 2014ko ekainaren 12a

Asier Aspuru pilotari abadiñarra
Bihar Euskal Herriko Kluben arteko eskuzko finalak jokatuko dituzte Abadiñon. Asier Aspuru abadiñarrak buruz buruzko finala jokatuko du Atxarte ordezkatuz.

 

Hiru final jokatuko dituzte Abadiñoko Tornosolon, barikuan, 18:30etik aurrera. Lehenengo, eskuz binaka eta kadeteetan Elorrioko Berriotxoa eta Urnieta lehiatuko dira. Ligaxkan gipuzkoarrak nagusitu ziren, baina partidu gogorra jokatu zuten. Elorrioko bikotea Azkarragaurizar eta Sagastak osatuko dute. Ondoren, buruz buruko finala jokatuko dute Asier Aspuruk eta Mikel Rafael arabarrak (Zaramaga). Rafael 2013ko GRAVN txapelketako txapelduna da eta bera da faborito. Aspuru bere armak erabiliz sorpresa ematen saiatuko da.

Azkenik binaka eta nagusien mailan, Abadiñoko Tornosolo eta Sopelako Kurene lehiatuko dira. Tornosoloko bikotea Gandiagak eta Gonzalez berriztarrak osatuko dute; Gordon eta Ugarte izango dituzte parez pare. Pronostikoak irekita daude. Bizkaiko txapelketan Tornosolokoek lortu zuten garaipena, baina Kureneko bikotea sasoi betean dago, iaz txapeldunak eta Bizkaiko txapeldunak menderatu ostean heldu direlako finalera.  

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!