Abadiñoko benjaminek irabazi dute etxeko torneoa

Anboto 2014ko ekainaren 2a

Abadiñoko benjaminak txapeldun
Finalean 5-1 irabazi dute Romo taldearen aurka.

 

Abadiño Kirol Elkartea sortu zeneko 40.urteurrena ospatzeko futbol torneoa jokatu dute asteburuan Astola futbol zelaian. Txapelketa benjamin mailakoa izan da eta Abadiñoko taldea izan da onena. Finalean 5-1 menderatu zuten Romo. Finalerdietan gehiago sufritu zuten Santutxu kanporatzeko: 2-1.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!