Goi mailako finala gaur Tornosolo trinketean

Anboto 2014ko mai. 15a, 10:16

Gaur egun trinketean dauden izar handienetakoek San Trokaz txapelketako finala jokatuko dute gaur, 19:00etan. Tartean daude Mikel Gonzalez berriztarra eta Rober Uriarte abadiñarra.

 

Gaur, San Trokaz egunean, pilota eskaintza zabalagaz gozatu daiteke Zelaietako Tornosolo trinketean; lehenengo gaztetxoen arteko finalerdiak daude, ondoren paleta gomazko partidua eta, azkenik, txapelketa nagusiko finala. Final handia 19:00 inguruan hasiko da; Mikel Gonzalez berriztarrak eta Thierry Harismendik Rober Uriarte eta Ximun Lambert izango dituzte kontrario. Atzelariei dagokienez, Harismendi gaur eguneko binakako txapelduna da trinketean (Larretxearekin irabazi zuen) eta Lambert iazko txapelduna da. Aurrean hegoaldean gaur egun trinketean aurkitu daitezkeen pilotari onenetakoak lehiatuko dira. Horiek horrela, goi mailako finala ikusteko osagai denak ditu gaurko finalak.

Baina jaialdiak osagai gehiago ere baditu; 17:45etik aurrera lehenengoz antolatu duten gaztetxoen txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Olaburu A, Olaburu B, Mallabia eta Lea Ibarrak. Segidan gomazko paleta partidua jokatu dute Iraurgi-Ardohain eta Garcia-Arroitajauregi bikoteek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!