Oihana Azkorbebeitiak Izarraitz mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2014ko maiatzaren 12a

Oihana Azkorbebeitia helmugara sartzen (Argazkia: euskaltrail.com)
Helmugan ia 10 minutuko aldea atera dio bigarren sailkatuari.

 

Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak X. Izarraitz Mendi Lasterketa irabazi zuen atzo Azpeitian. Lasterketa osoan agindu egin zuen eta helmugan ia 10 minutuko aldea atera zion Nerea Amilibiari. Montserrat Vazquez korrikalariak osatu zuen podiuma. Gizonetan Imanol Goñi izan zen irabazlea eta Xabat Manzisidor eta Iban Letamendi geratu ziren bigarren eta hirugarren.

 

SAILKAPENA EMAKUMEETAN

1-    Oihana Azkorbebeitia…………. 2.28.52

2-    Nerea Amilibia…………………… 2.37.13

3-    Montserrat Vazquez…………… 2.38.52

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!