Bihartik aurrera trinketlari onenak Abadiñon

Anboto 2014ko maiatzaren 8a

Bihar hasi eta maiatzaren 18raino, bost egunez, San Trokaz lehiaketan trinketlari onenak batuko dira. Lehia nabarmenena lehen mailan egongo da, baina hauez gain, bigarren mailako txapelketa eta paleta argentinarreko partiduak ere izango dira.

 

Tornosolo trinketean, hegoaldeko lau pilotari onenak eta iparraldeko beste lauk parte hartuko dute. Durangaldekoen artean, Rober Uriarte eta Ander Antxia abadiñarrak eta Mikel Gonzalez berriztarra izango dira partaideak. Gainera, Ander Antxiak eta Mikel Gonzalezek lehen partiduan, Sorhuet eta Harismendi  iparraldeko azken azpitxapeldun eta txapeldunen kontra egin beharko dute, hurrenez hurren.

Gainera,  aurten benjamin eta alebin mailako pilotariek txapelketa izango dute, eta lehen aldiz trinketean jolasteko aukera edukiko dute. Txapelketari hasiera, bihar, maiatzaren 9an emango zaio, 18:30etan eta zapatuan eta domekan 10:30etan jarraituko du. Ondoren, maiatzaren 15 eta maiatzaren 16an, 18:00tan eta 19:00tan, hurrenez hurren, izango dituzte partiduak eta txapelketako azken eguna, maiatzaren 18an, goizeko 11:00tan izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!