Txistuak, ahotsak eta metalak, San Prudentzioetan

Anboto 2014ko maiatzaren 2a

Durangaldeko txistulariek eta metalen taldeak, eta Abadiñoko Done Zezili abesbatzak eskainiko dute domekako kontzertua. Maiatzaren 4an, 12:45ean, Traña-Matienako elizan izango da emanaldia.

 

Eleder Iturrieta eta Yolanda Etxeita ariko dira emanaldi horretan hiru taldeak zuzentzen, eta beste hainbat kantu ezagunen artean, estreinaldi bi ere eskainiko dituzte Traña-Matienan: Carlos Sanchez zaldibartarrak prestaturiko Alfosina y el mar kantaren bertsioa, eta Fernando Aurrekoetxeak moldaturiko Michel Labegerieren Ezkilaren kantua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!