Monoplazak eta auto klasikoak berbagai Abadiñoko berbaldian

Anboto 2014ko mar. 26a, 10:30

Clasicos Durangok antolatutako lasterketako parte hartzaile bat iaz
Maristak ikastetxeko ikasleek eta Clasicos Durango elkarteko kideek berbaldia eskainiko dute barikuan Errota kultur etxean.

 

Kirola, motorra eta ikerketa uztartzen dituen hitzaldia antolatu dute gaur, 19:00etan, Abadiñoko Errota kultur etxean. Bertan monoplaza bat egiteko Formula Student proiektuan parte hartu duten Maristak Ikastetxeko ikasleak egongo dira eta baita auto klasikoen munduan dabiltza Clásicos Durango elkarteko kideak ere.


Maristetako ikasleek Formula Student proiektuan izandako parte hartzeari buruz berba egingo dute. Mundu osoko unibertsitate askok parte hartzen duten monoplazarik onena egiteko lehiaketan. EHUko Ingeniaritza Fakultatean lehiaketan parte hartu eta monoplaza bat egin dute eta ibilgailu horretako esekidura Maristetako ikasleen artean egin dute.


Clásicos Durango taldeko ordezkariak, aldiz, euren zaletasunaren eta urtero Durangon antolatzen duten lasterketaren gainean jardungo dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!