Hanka bietatik ebakuntza egingo diote Aitor Martinezi

Anboto 2014ko mar. 18a, 13:56

Aitor Martinez, Abadiñoko motor gidaria
Aitor Martinezek txarto du ezker hankako lotailu gurutzatua. Urte askotako lasterketen exigentzia eta erorikoen ondorioa da. Eguenean egingo diote ebakuntza.

 

Aitor Martinez motor gidari abadiñarrak sare sozialetan iragarri du eguenean hanka bietatik ebakuntza egingo diotela. Pentsatu zitekeen erorikoren bat izan duela motorrean, baina ez, ebakuntza ez da eroriko konkretu baten ondorioa. Prozesu baten ondorioa da, azken urte bietan apurka okerrera joan zaiona. Motor gainean daramatzan urteetako exigentziak eta erorikoek ezker hankako lotailu gurutzatuan pilatu zaizkio eta heldu da une bat non ebakuntza beharrezkoa den. Eguenean egingo diote ebakuntza hanka bietan. Eskuineko hankako atzealdetik ezkerreko belauna konpontzeko beharrezkoak diren tendoi zatiak kenduko dizkiote.

 

Errekuperazio epea hiru edo lau hilabetekoa izango dela aurreikusten dute. Ordurako denboraldia aurrera joana egongo da eta, beraz, aurten ez lehiatzea erabaki du. Aurrera begira zer? “Egunez egun joango naiz ikusten hanka zelan errekuperatzen den eta aurrerago erabakiko dugu zer egin”, adierazi du Martinezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!