San Prudentzio eta San Trokaz txapelketak hasiko dituzte

Anboto 2014ko mar. 14a, 11:00

Asteburu honetan San Prudentzio eta San Trokaz pilota txapelketak hasiko dituzte. Lehenengoa Traña-Matienako pilotalekuan jokatuko da lau t’erdiaren barruan, eta gazte zein nagusi mailetan. Jardunaldiak barikuetan, 20:00etatik aurrera, eta domeketan, 16:30etik aurrera, jokatuko dituzte.

 

Nagusietan Igor Azpiri elorriarra eta Ander Elezkano izango dira multzo buruak. Beste hiru pilotari abadiñar ere ariko dira: Asier Aspuru, Aitor Arabiourrutia eta Egoitz Amantegi. Gazteetan multzo buru izango direnen artean, Durangaldeko pilotari bat dago: Aitor Elordi mallabitarra. Gorka Otaduy berriztarrak ere parte hartuko du maila horretan. 

San Trokaz pilota txapleketa, berriz, Zelaietako pilotalekuan jokatuko dute, kadete eta promesa mailetan. Partiduak barikuetan edo domeketan izango dira. Txapelketa bateko zein besteko finalak Traña-Matiena eta Zelaietako jaietan jokatuko dituzte. Abadiñoko pilota eskola eta Lanoste txokoa dira txapelketa bietako antolatzaileak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!