Nagusien lehen mailako finalean Ander Antxia eta Rober Uriarte abadiñarrek osatutako bikoteak Liher Gandiaga eta Mikel Gonzalez berriztarra izango ditu kontrario.
Aurretik, kadete eta gazte mailako finalak jokatuko dituzte. Lehenengoan, Usansoloko Yurrebasok eta Sedanok Kurene taldeko Urrestiren eta Kamiruagaren kontra jokatuko dute. Gazteetan Lea Ibarrako Gabiola-Uruindo eta Lagun Onak taldeko Elorriaga-Larruzea dira finalera heldu diren bikoteak.