'Gaia' dantza ikuskizuna, Errotan

Anboto 2014ko otsailaren 21a

Naturaren eta emakumearen konexioari buruzkoa da lana.

 

Gaia izeneko ikuskizuna eskainiko dute Durangoko Khuzayma sabel dantza taldeak eta Memento Vivire kultur elkarteak, Traña-Matienako Errota kultur etxean, gaur, 20:00etan.

Sortaldeko dantzak eta dantza tribalak uztartzen dituzte ikuskizun horretan. Naturari egiten dio ikuskizunaren izenburuak erreferentzia, eta ama lurrari eta emakumeari omenaldia egiteko sortu dute. Naturaren eta emakumearen konexioari buruzkoa da lana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!