Gaur abiatu dute Traña-Matiena auzoko trafikoari buruzko azterketa

Anboto 2014ko ots. 18a, 13:41

Traña-Matienan dagoen trafikoa eta aparkatzeko lekua aztertu gura du Abadiñoko Udalak. Lan horretarako kontratatutako enpresak gaur hasi du azterketa hori, udal arduradunek jakin eragin dutenez. Hiru hilabete iraungo du.

 

Zirkulazio handieneko orduak, gune arazotsuenak eta, mugikortasunari dagokionez, herritarrek dituzten ohiturak identifikatzen saiatuko dira, besteak beste. Jasotako datuekin "auzo horretan dauden trafiko arazoak" konpontzeko neurriak hartuko ditu udalak. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek, ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!