Traña-Matienako trafikoaren egoera aztertuko dute

Anboto 2014ko urt. 10a, 12:00

Horrela iragarri du, Abadiñoko Independienteak taldeak komunikabideetara zabaldu duen oharrean

 

Abadiñoko udaleko gobernu taldeak iragarri du, Traña-Matiena auzoko trafikoaren egoera aztertzeko ikerketa bat burutuko dutela. Enpresa pribatu bati egingo dio Udalak auzo horretako zirkulazioaren eta aparkalekuen egoera aztertzeko enkargua.

 

Azken urteetan Traña-Matienatik igarotzen den ibilgailuen kopurua asko hasi dela uste du gobernu taldeak, eta bereziki Laubideta eta Trañabarren kaleetan igartzen dela joera azpimarratu dute. Jose Luis Navarro alkateak aurrerratu du, gero, "ibilgailuen trafikoa gutxitzeko neurriak hartu behar badira ez dugu zalantzarik egingo, baina horretarako datu errealak behar ditugu mahai gainean".

 

Horrenbestez, Traña-Matienan trafiko handieneko orduak eta gunerik korapilotsuenak zeintzuk diren aztertuko dutela aurreratu du gobernu taldeak. Ikerketa burutuko duen enpresak, bestalde, hobekuntzarako aukerak zeintzuk izan daitezkeen ere adieraziko du, gobernu taldeak zabalduriko oharraren arabera. Helburu nagusia, "herritarrak hiriguneetan lasai eta gustura egotea da", adierazi du Abadiñoko Udaleko gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!