Errota kultur etxean estreinatuko du Gorakadak, 'Aladdin', domekan

Anboto 2014ko otsailaren 14a

Taldea sortu zen herrian, Abadiñon, eskainiko du Gorakada antzerki taldeak bere 'Aladdin' bere azken lana. Domekan, Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da, 18:00etan, emanaldia.

 

Txotxongilo eta aktoreekin egindako Mila eta bat gau lanaren egokitzapena da Aladdin, Julio Salvatierrak idatzi eta Alex Díaz abadiñarrak zuzendurikoa.

Reyes Moleres, Javi Tirado eta Eriz Alberdi aktoreek dihardute oholtzan: aktore lana egiten dute, eta txotxongiloak ere eurek gobernatzen dituzte. Abestu ere egiten dute, gainera, aktoreek, tarteka. Gorakadaren azken lanetan bezala, Fran Lasuenen konposatu du ikuskizunaren musika.

Abadiñoko estreinaldiaren ostean, EAEko hainbat aretotan eskainiko du Gorakadak Aladdin; apirilera arte,  19 emankizun dauzkate dagoeneko hitzartuta. Martxoaren 7an, esaterako, Berrizko kultur etxean izango da antzezlana ikusgai.

Euskarazko bertsioaz batera, gaztelerazkoa ere prestatu du Gorakadak. Taldeak jakitera eman duenez, Madrilgo Pozuelo de Alarcón herrian aurkeztuko dute martxoaren 21ean,  gaztelerazko bertsioa.

1989an taldea sortu zutenetik, 20 antzezlan sortu ditu Gorakadak. Iaz ospatu zuten taldearen 25. urteurrena, eta Feten sariketan lau sari jaso zituzten, 2013an, gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!