Illart Zuazubiskar laugarren sailkatu da pistako Munduko Kopan

Anboto 2014ko urt. 22a, 18:15

Illart Zuazubiskar Euskadi taldeko txirrindularia belodromoan
Illart Zuazubiskar txirrindulari abadiñarrak laugarren postua lortu zuen joan den ostiralean pistako Munduko Kopan. Euskadi taldeko txirrindulariak bi probatan parte hartu zuen: taldekako jazarpenean eta madisonean.

 

Nahiz eta, taldekako jazarpen proban, brontzearen lehian ibili Zuazubiskarrek eta bere taldekideek ezin izan zituzten alemaniarrak menderatu. Madisonean berriz, bere selekzioko kidearekin batera 8en postua lortu zuen; Munduko Kopako sailkapen orokorrean bigarren bukatuz. Bestalde, larunbatean bukatutako pistako Gipuzkoa Sariako sailkapen orokorrean bigarren bukatzea lortu zuen Euskadi taldeko txirrindulariak.

Errepideko lasterketei dagokionez, otsailaren bederatzian ekingo dio denboraldi berriari Euskadi Fundazioa taldearekin. Hirugarren urtez jarrain, Mallorkako lau eguneko itzulian, hasiera emango dio denboraldi honi.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!