‘Desentxufatuak’ eskainiko du Ez Dok Hiru taldeak Abadiñon

Anboto 2014ko urt. 17a, 12:00

Zelaietako Txanporta kultur etxean eskainiko du Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldeak 'Desentxufatuak' obra, gaur, 22:00etan. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak aritzen dira oholtza gainean, eta euskararen eta sexuaren inguruan dihardu lanak.

 

Duela urte batzuk publikoaren harrera beroa izan zuten Euskara sencilloaren manifestoa eta Larru Haizetara obretako atalik onenak bilduta egin dute Desentxufatuak.

Telleriak idatzirikoa da antzezlanaren testua, bitarteko gutxirekin, baina gidoi aberatsarekin egindakoa. Bost euroko sarrera edukiko du emanaldiak. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!