Prestaketan urri, laugarren amaitu du Abadiñok 320ko txapelketa

Anboto 2013ko aza. 29a, 08:28

Datorren urtea munduko txapelketaren urtea izango da. 2014ko otsail amaieran, goma gaineko talderik onenak lehiatuko dira Irlandan. Abadiñok denboraldiko hitzordu garrantzitsu horretara sasoirik onenean heldu gura du, eta prestaketa prozesua ere txapelketa horretara bideratu du

Datorren urtea munduko txapelketaren urtea izango da. 2014ko otsail amaieran, goma gaineko talderik onenak lehiatuko dira Irlandan. Abadiñok denboraldiko hitzordu garrantzitsu horretara sasoirik onenean heldu gura du, eta prestaketa prozesua ere txapelketa horretara bideratu du.

 

Ondorioz, goma gaineko lauko denboraldiari normalean baino ahulago ekin dio Abadiño sokatira taldeak. Aian (Gipuzkoa) jokatu zen 320 kilora arteko finalean laugarren amaitu zuten, Sokarri, Ñapurrak eta Ibarra taldeen atzetik. 300 kilora arteko txapelketan ere estu dabiltza. Bilbon jokatutako lehenengo sailkapen proban laugarren geratu ziren, Sokarri, Murueta eta Ñapurrak taldeen atzetik.

 

Bigarren sailkapen proba abenduaren 14an izango da, eta aurreneko hiruretan sartu beharko dute finala jokatu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!