Uriartek txapelagaz borobildu du lehiaketa

Anboto 2013ko aza. 25a, 08:28

Final bikaina jokatuta, 40-32 irabazi dio Uriartek Ezkurrari

Final bikaina jokatuta, 40-32 irabazi dio Uriartek Ezkurrari.

 

Partidu serioa jokatuta, hasieratik agindu du Uriartek bere herriko trinketean. Hasieran tantu aldeagaz bazegoen ere, Ezkurra urruñarrak birritan lortu du inguratzea. Uriartek, lehenengo aurreko jokaldien bidez sahiestu du berdinketa, eta gero, atzeko lanagaz teilatua eta sarea topatuta. Iazko txapela berretsi du horrela Uriartek

 

Paxkal Ezkurrak Tornosolo Kopako palmaresa estreinatu zuen orain dela hamabi urte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!