Gaurko finalerdietako lehen partiduan Mikel Gonzalez eta Rober Uriarte lehiatuko dira.
Domeka eguerdian, Tornosolo Kopako finalak jokatuko dituzte Abadiñoko trinketean. Finaleko protagonistak gaur erabakiko dituzte, 19:00etan. Lehenengo partiduan Mikel Gonzalez berriztarra eta Rober Uriarte abadiñarra neurtuko dira. Uriartek joan zen asteburuan Laurent Lambert xehatu ondoren (40-12) lortu du finalerdietarako txartela.
Abadiñarrak maila bikaina erakutsi zuen partidu horretan, baina Ipar Euskal Herriko Lambertek erraztasunak eman zizkion, bere mailatik oso behera aritu zelako. Gaurko bigarren finalerdian Ander Antxia abadiñarrak Paxkal Ezkurra izango du kontrario. Irabazten badu, domekako finalean, 12:00etan, Durangaldeko pilotari biren artean erabakiko dute txapela.