Europako F3 Txapelketa podium batekin amaitu du Urienek

Anboto 2013ko aza. 11a, 09:36

Kataluniako zirkuituan jokatutako azkenengo meeting-ean emaitza oso onak lortu ditu Igor Urienek. Zapatuan pole-tik irten eta bigarren amaitu zuen lasterketa; domekan, laugarren sailkatu zen.

Kataluniako zirkuituan jokatutako azkenengo meeting-ean emaitza oso onak lortu ditu Igor Urienek. Zapatuan pole-tik irten eta bigarren amaitu zuen lasterketa; domekan, laugarren sailkatu zen.

 

Autoaren set up-agaz asmatu eta sailkapen saioan aurreneko tokia lortu zuen zapatuan. Ondorengo lasterketan, pneumatiko berriekin irtetea aukeratu zuen Tommaso Menchini-k aurreratu egin zuen hasierako metroetan. Urienek bigarren postuari eutsi zion lasterketa osoan zehar.

 

Domekan, nahiko atzetik ekin zion lasterketari eta atzetik aurrerako bidea eginez laugarren amaitu zuen. Zapatuan eta domekan batutako puntuekin laugarren amaitu du txapelketa F308 Kopan. Txapelketa Richard Gonda eslovakiarrak irabazi du. Kategoria nagusian (F312) aldiz Ed Jones izan da irabazlea.

 

Igor Urien lau bider igo da podiumera Europako F3 Txapelketako estreinako urtean. Horietako batean koskarik gorenera igo zen, Italiako Monza zirkuituan.

 

Zapatuko lasterketa. Urien podium-ean: 50.00 minutuan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!