Euskadi taldeko txirrindulariak "minduta" sentitzen dira

Anboto 2013ko aza. 4a, 11:59

Euskadi txirrindularitza taldeak etorkizun beltza du. Desagertzear zela, Neor Group enpresak jarritako diruagaz 2013-14 denboraldian errepidean jarraituko zutela zirudien, baina alde bien arteko akordioa apurtu egin zen joan zen astean. Taldeko txirrindulariek gutun bateratu bat argitaratu dute. Talde horretako txirrindulariak dira Illart Zuazubizkar abadiñarra eta Mikel Bizkarra mañariarra.

Honela dio sare sozialen bidez zabaldu duten gutunak: “Euskadi taldeko txirrindulariok gure iritzia eman nahi dugu euskaldunon talde kontinental berria sortzeko negoziaketak eten ondoren. Gure ustez baztertu egin dute Jon Odriozola, proiektu berriko burua. Taldeak ilusioa sortu du kirolariongan, eta minduta sentitzen gara. Odriozolak lan handia egin du euskal txirrindularitzagatik; bai txirrindulariongatik, baita zaleengatik ere. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu eta lanean jarraitzeko eskatu nahi diogu, orain arte bezala. Bide hau jarraituz gero 2014an ez da talde euskaldunik izango errepideetan, eta kirolariok, zaleak eta langileak zer egin ez dakigula geldituko gara. Denok batera eta helburu berarekin egin behar dugu lan. Horretarako, euskal txirrindulari guztien eta, batez ere, jarraitzaileen parte-hartzea eskatu nahi dugu: zuen beharra dugu, txirrindulariok eta jarraitzaileak baikara kirol honen motorra”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!