Laudion eta Muskizen podiumera igo da Murgoitio

Anboto 2013ko aza. 4a, 12:00

Laudion bigarren sailkatu da eta Muskizen hirugarren. Jonathan Lastra taldekidea onena izan da lasterketa bietan 23 urtez azpikoan

Laudion bigarren sailkatu da eta Muskizen hirugarren. Pablo Lastra taldekidea onena izan da lasterketa bietan 23 urtez azpikoan

 

Ziklo kroseko euskal egutegiari dagozkion lasterketa bi lehiatu ditu asteburuan Egoitz Murgoitiok (Hirumet-Orbea). Adierazi duenez Munduko Kopako lasterketetan erakutsi duen mailatik behera ibili da, baina hala ere bietan podiumean amaitzea lortu du. Zapatuan Laudion lehiatutako lasterketa Aitor Hernándezek irabazi zuen eta bere atzetik helmugaratu zen Murgoitio. Domekan, hirugarren sailkatu zen Muskizen. Berak eraman zuen lasterketaren pisua hasieratik azken itzulira arte. Azken metroetan Aitor Hernández eta Aketza Peñak aurreratu zuten. Jonathan Lastrak (Hirumet-Orbea) lasterketa bietan 23 urtez azpiko mailan lehenengo geratzea lortu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!