Organoak 100 urte bete izana ospatzeko, musika

Anboto 2013ko urr. 30a, 08:30

San Trokaz elizako organoaren urteurrenerako 3 kontzertu antolatu dituzte

San Trokaz elizako organoaren urteurrenerako 3 kontzertu antolatu dituzte.

 

Bertako organoaren mendeurrena ospatzeko, hiru kontzertu antolatu dituzte Abadiñoko San Trokaz elizan. Azaroaren 9 eta 30ean, eta abenduraren 28an izango dira kontzertuak, Bizkaiko Organoen Adiskideen elkarteak antolaturikoak hirurak, eta udalak babestu dituenak.

 

Organo eta txistu kontzertua izango da leh\"\"enengoa, esan bezala, azaroaren 9an. Jesus Martin Moro organistak eta Natacha Korszuk flautistak eskainiko dute emanaldi hori. Zikloko guztiak bezalaxe, 20:00etan hasi, eta doakoa izango da kontzertua.

 

Bigarren emanaldia, azaroaren 30ean izango da. Egun horretan, Bilboko Begoñako Andra Mari Basilikako organista gazteak, Miriam Cepedak, joko du. Getxoko Andres Isasi abesbatzak lagunduta, eta Imanol Omazaren zuzendaritzapean jardungo dira organista eta Getxoko abesbatza.

 

Abenduaren 28an, Thomas Ospital eta Yoann Tardivel organo-jotzaileek eskainiko dute San Trokaz elizako organotik, lau eskutarako kontzertua. Gazteak izanagatik, askok Europako organistarik onenetarikotzat hartzen dituzte Ospital eta Tardivel.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!