Egoitz Murgoitio berriz ere onenen artean aritu da Txekiar Errepublikan

Anboto 2013ko urr. 28a, 12:53

Munduko Kopako bigarren proba 12. amaitu du eta sailkapen orokorrean 10. kokatu da.

Munduko Kopako bigarren proba 12. amaitu du eta sailkapen orokorrean 10. kokatu da.

 

Munduko Kopa indartsu hasi du Egoitz Murgoitio abadiñarrak (Hirumet-Orbea). Herbehereetan (Valkenburg herrian) jokatutako estreinako lasterketan 14. amaitu zuen eta joan den asteburuan 12. sailkatu da Txekiar Errepublikan (Tabor herrian). Lasterketa bietan erakutsi duen erregulartasunaren ondorioz, Munduko Kopako sailkapenean hamargarren dago orain.

 

Txekiar Errepublikan, igoera eta jaitsiera askoko zirkuitu gogor batean, ez zen ondo hasi, nahiz eta lasterketari hirugarren lerrotik ekiten zion. Lehen kontrol gunetik 30. postuan igaro zen. Ordutik aurrera, atzetik aurrerako bidea hasi zuen txirrindulariak bata bestearen atzetik gaindituz. Onenen taldera heltzera zihoanean Sven Nys belgikarra erori egin zen. Murgoitiok erorikoa ekiditea lortu zuen, baina segundo baliotsuak galdu zituen. Azkenean, 12. sailkatu zen hamargarren helmugaratu zen Enrico Franzoirengandik 11 segundora.

 

Lasterketa osoa; Murgoitio helmugaratzen: 2.55.00 minutuan (Iturria: Ucichannel)

 

 

TXEKIAR ERREPUBLIKAKO PROBAKO SAILKAPENA

 

  1. Lars Van der Haar................ 1.09.06
  2. Phillipp Walsleben............... denbora berdinean
  3. Kevin Pauwels.................... + 11
  4. Francis Mourey................... + 12
  5. Klaas Vantornout................ + 24
  6. Niels Albert......................... + 27
  7. Bart Aernouts..................... + 31
  8. Martin Bina........................ + 36
  9. Corne Van Kessel.............. + 51
  10. Enrico Franzoi................. + 55
  11. Thijs Van Amerongen...... + 55
  12.  Egoitz Murgoitio.............. + 1.06
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!