Urkiolako maratoi erdia izango da domekan

Anboto 2013ko urr. 26a, 08:35

Durangoko Kirolerrota Atletismo Kirol Klubak Urkiolako maratoi erdia mendi lasterketa antolatu du domekarako, 10:00etatik aurrera. Ibilbide bi prestatu dituzte: 21 kilometroko bat (maratoi erdiko distantzia) eta 11 kilometroko laburrago bat.

Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, proba hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Izen-ematea 15 euro da ibilbide luzerako, eta 12 euro ibilbide laburrerako. Maratoi erdian, gizonetan eta emalkumeetan, lehenengo sailkatzen direnek 200 euroko saria irabaziko dute; bigarrenek 100 eurokoa eta hirugarrenek 60 eurokoa. Gizonetan laugarren eta bosgarren sailkatuak ere sarituko dituzte (30 eta 20 euro, hurrenez hurren).

Ibilbide laburrean lehenengo hiru sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!