Murgoitio hamar onenen artean sartzeko zorian

Anboto 2013ko urr. 22a, 14:45

Joan zen asteburuan Munduko Ziklo-kros Kopa hasi zuen Egoitz Murgoitio (Hirumet-Orbea) abadiñarrak, Herbehereetako Valkenburg herrian

Joan zen asteburuan Munduko Ziklo-kros Kopa hasi zuen Egoitz Murgoitio (Hirumet-Orbea) abadiñarrak, Herbehereetako Valkenburg herrian.

 

Lasterketa bikain bat osatu ondoren, bere ibilbidean lehenengoz, Munduko Kopako lasterketa batean hamar onenen artean sartzeko aukera zuen, baina azkenengo itzulian katea irten zitzaion, eta denbora baliotsua galdu zuen.

 

Azkenean, 14. tokian sailkatu zen. Kopako bigarren proba zapatu honetan izango du, Txekiar Errepublikako Tabor herrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!