Gaurtik azaroaren 30era arteko zapatu arratsaldeetan (azaroak 2 kenduta) Bizkaiko xakelaririk onenak Traña-Matienan batuko dira, buruz buru, Bizkaiko xake txapelketan.
Lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako txapeldunak erabakiko dituzte Pino plaza ondoan duen lokalean. Abadiño Xake Taldeko xakelariak irabazteko hautagaien artean daude sasoi betean dabiltzalako. Partida azkarren euskal zirkuitua azken txanpan sartu denean, Abadiño dago lider. Gainera, oraintsu Santurtziko xake torneoa irabazi dute.