Nazioartean lehenengo garaipena lortu du Egoitz Murgoitiok

Anboto 2013ko urr. 7a, 12:28

Estatu mailan lehiatutako nazioarteko lasterketa bat baino gehiago irabazitakoa da Egoitz Murgoitio, baina zapatuan lehenengoz irabazi du mundu mailako lasterketa bat Espainiar Estatutik kanpora, Eslovakian zehazki. Estatu mailan, horrelako lasterketa bat irabazten duen lehenengo txirrindularia da.

Estatu mailan lehiatutako nazioarteko lasterketa bat baino gehiago irabazitakoa da Egoitz Murgoitio, baina zapatuan lehenengoz irabazi du mundu mailako lasterketa bat Espainiar Estatutik kanpora, Eslovakian zehazki. Estatu mailan, horrelako lasterketa bat irabazten duen lehenengo txirrindularia da.

 

Ziklo kros denboraldia indartsu hasi du Hirumet-Orbea taldeko Egoitz Murgoitiok. Orain arte nazioarteko hiru lasterketa jokatu ditu eta hiruretan goi mailan ibili da. Suitzan (C-1 maila) hirugarren sailkatu zen; Txekiar errepublikan laugarren eta joan zen zapatuan Eslovakian (C-2 maila) irabazi egin zuen. Ondorioz, Estatu mailako ziklo krosean nazioartean garaipen bat lortzen duen aurreneko txirrindularia bihurtu da.

 

Udika-n (Eslovakia) nazioarteko lasterketa bi lehiatu zituzten asteburuan: zapatuan bat eta domekan bestea. Murgoitiok zapatukoa irabazi zuen. Hasiera-hasieratik agintzen hasi zen. Irteeraren ostean bigarren kokatu zen eta bigarren itzulian, besteak justu zihoazela somatuta eta bera ondo aurkitzen zela ikusita, erasoa jo zuen. Apurka-apurka minutu baten bueltako aldea ireki zuen eta ordutik amaierara arte aldeari eustea izan zuen helburu domekan beste lasterketa bat zuelako. Hurrengo egunean laugarren geratu zen. Murgoitio pozik dago lortutako emaitzagaz: “Denboraldia hasi besterik ez da egin, baina emaitza inportantea da. Aurredenboraldian lan ona egin dugunaren seinale da. Aurretik, Euskal Herrian zen Estatu mailan nazioarteko lasterketak irabazi ditut, baina Eslovakian Belgikako talde eta txirrindulari indartsuek parte hartu dute eta horien aurretik geratzeak beste oihartzun eta balio bat du”, adierazi du abadiñarrak.

 

Domeka honetan nazioarteko beste lasterketa bat lehiatuko du Frantziako Saint Etienne-en. Ondoren, hurrengo domekan, Munduko Kopa hasiko du Herbehereetan. Munduko Kopari begira, bere dohaietara egokitzen diren zirkuituetan aurreneko hamarren bueltan ibiltzea du helburu eta gainerakoetan lehenengo hamabosten artean geratzeko borrokatzea.

 

Pablo Lastra taldekidea zortzigarren sailkatu zen zapatudo lasterketan.

 

Egoitz Murgoitio Eslobakiako proban helmugaratzen:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!