Europako F3 Txapelketako azken-aurreko proba da; egun bosgarren dago F308 Kopako sailkapenean.
Igor Urien abadiñarrak Europako F3 Txapelketako azken-aurreko proba lehiatuko du gaurtik domekara, Italiako Monza zirkuituan. Sailkapen orokorrean bosgarren dago (F308 Kopan), eta lehen hiruren artean sailkatzeko adina puntu batzen saiatuko da: “Azken lasterketetan asko ikasi dugu autoaren funtzionamenduari buruz, eta hori Monzan praktikan ipintzea itxaroten dugu”, adierazi du Urienek.
Monza txapelketako zirkuiturik azkarrena da.