Gazteak antzerkira gerturatzeko tailerra

Anboto 2013ko ira. 30a, 08:28

Abadiñoko Udalak antolatu du 12 eta 18 urte arteko abadiñarrei zuzenduriko antzerki tailerra

Abadiñoko Udalak antolatu du 12 eta 18 urte arteko abadiñarrei zuzenduriko antzerki tailerra.

 

Eñaut Uruburu abadiñarrak gidatuko du Abadiñoko gazteen antzerki talde berria. Hilean birritan batuko dira parte hartzera animatzen direnak. “Antzerkiaren bitartez 12 eta 18 urte arteko neska-mutilen arteko bizikidetza eta harremanak bultzatu” gura dituztela adierazi du Abadiñoko Udalak. Ima Zapardiez zinegotziaren berbetan, “oholtza gainean elkarrekin egiten duten talde-lana aukera bikaina da gazteen artean errespetua, adiskidetasuna, erantzukizuna, eta elkartasuna lantzeko”.

 

Uruburu bertsolariaren gidaritzagaz, gainera, Abadiñoko esamolde, adierazpide eta toponimiako berbak baliatuko dituzte antzerki lanetan. Tailerrari buruzko informazio gehiago zabaltzeko, batzarra deitu dute antolatzaileek. Urriaren 6an, 18:00etan, Txanporta kultur etxean emango dizkiete parte hartu gura duten gazteei zehaztasun guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!