Hilabete batzuetan errepidean eta mendiko bizikletan lehiatzen eta prestatzen ibili ondoren, Egoitz Murgoitiok (1983, Abadiño) ziklo kros denboraldiari ekin zion joan zen asteburuan.
Hirumet taldeagaz Suitzako Baden Superkrosean parte hartu, eta hirugarren amaitu zuen Wasleben alemaniarraren eta Mouray frantziarraren atzetik. Murgoitioren taldekide Jonathan Lastra 14. tokian sailkatu zen, lehenengo itzulian eroriko bat izan ondoren.
Aurten mendi bizikletan hiru lasterketa irabazi ditu Murgoitiok; azkena uztail amaieran, Getxon, Euskadiko openean.