Mallabia taldeak antolatutako torneoa irabazi dute.
Mallabia Tabirakolor areto-futbol taldeak joan zen asteburuan Zaldibarren antolatutako torneoa Abadiñoko Lagun taldeak irabazi zuen. Mallabia eta Abadiñoko Lagun heldu ziren finalera, eta partidu gogor baten ostean, luzapenean, abadiñarrak nagusitu ziren (4-5). Abadiñoko Lagunek euskal ligan jokatuko du aurten, eta Mallabiak maila bat gorago, hirugarren mailan. Hirugarren mailan arituko den beste talde bat Sasikoa Durango izango da, eta asteburuko torneoan hirugarren geratu zen Debabarrenari 8-0 irabazi ostean. Domeka honetan, 16:00etan, Mallabiak bere taldeen aurkezpen ofiziala egingo du Zaldibarren. Talde nagusiak Kantabriako txapelduna den La Cavadaren aurka jokatuko du.
Elorrioko Buskantza da hirugarren mailan Durangaldeak duen beste ordezkaria. Horiek joan zen barikuan egin zuten aurkezpena. Elorrioko Bk eta Sapuberrik bina berdindu zuten, eta Elorrioko Ak 3-5 galdu zuen Presion Break-en aurka.