Domekan gaztetxoentzako duatloia Muntsaratzen

Anboto 2013ko ira. 14a, 09:05

Hamahiru urtera arteko gazteei zuzenduta dago

Hamahiru urtera arteko gazteei zuzenduta dago.

 

Laubideta triatloi taldeak IV. Duatloi Txikia antolatuko du domekan, Abadiñon, Muntsaratzeko jaien barruan. Hamahiru urtera arteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta zaletasuna sustatzea du helburu.

 

\"\"

 

Adin tarteetan banatuta, gaztetxoak lehenengo korrika arituko dira, ondoren bizikletan, eta, amaitzeko, berriro korrika. Izen-ematea duatloi txikiak hasi aurretik izango da, 10:00etatik 11:00etara (euro bat). Lehenengo lasterketan bost urtera arteko umeek parte hartuko dute eta 11:30ean hasiko da. Ordutik aurrera, urte biko tarteetan banatuta, beste bost duatloi egongo dira.

 

Opariak eta zozketak

Lasterketa amaitzen denean parte hartzaile denentzako opariak egongo dira. Horrez gainera, Laubideta triatloi taldeak, besteak beste, kirol materiala zozketatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!