Trinkete Eliterako finala erabakiko dute Tornosolon, gaur

Anboto 2013ko uzt. 24a, 09:24
Eskuz banakako Amankomunazgoa Sariko bi aurrefinalak hasiko dira, gaur, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bi aurrefinalak 18:30ean hasiko dira: Mikel Gonzalez eta Rober Uriartek jokatuko batetik, eta, bestetik, Lier Gandiaga eta Julen Loitegik

Eskuz banakako Amankomunazgoa Sariko bi aurrefinalak hasiko dira, gaur, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bi aurrefinalak 18:30ean hasiko dira: Mikel Gonzalez eta Rober Uriartek jokatuko batetik, eta, bestetik, Lier Gandiaga eta Julen Loitegik.

 

Lehenengo partidoa aurreko bi edizioetako txapeldunen arteko izango da. Berriztarra forma hobeab dagoela ematen du, baina, abadiñarrak badu lehia aurrera ateratzeko gaitasunik. Askorentzat final aurreratua den arren, zozketak ala erabakita aurrez egin dute topo hegoaldeko  trinketean titulu gehien lortu tako bi pilotariek.

 

Ostean, Gandiaga bizkaitarrak eta Loitegi urnietarrak jokatuko dute. Biak ezustekoa emanda azaldu dira aurrefinaletan, eta finalean egotea sari potoloa izango da beraientzat. Horretara, biak ala biek motibazio ederra izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!