Gonzalez eta Uriarte nagusi 'Amankomunazgoa Sarian'

Anboto 2013ko uzt. 22a, 12:50

Trinketeko Eliteko finalerdietan lehiatuko dira Mikel Gonzalez eta Rober Uriarte, barikuan, Ibai Bengoetxea eta Inhar Ugarte kanporatu eta-gero. Uste baino askoz errezago menderatu zituzten Tornosolo trinketean jokatutako eskuz banakako Amankomunazgoa Sarian

Trinketeko Eliteko finalerdietan lehiatuko dira Mikel Gonzalez eta Rober Uriarte, barikuan, Ibai Bengoetxea eta Inhar Ugarte kanporatu eta-gero. Uste baino askoz errezago menderatu zituzten Tornosolo trinketean jokatutako eskuz banakako Amankomunazgoa Sarian.

 

Mikel Gonzalez berriztarrak ez zuen gupidarik izan Ibai Bengoetxea nafarraren kontrakoan (40-9). Kantxatik atera zuen lesio batetik atera berri den pilotari leitzarra. Gonzalez arerio gogorra da edozeinentzat; betidanik ezarri duen abiadura eta erritmo biziaz gain, trinkete jokuan asko ikasi duela nabaria da bere jokuan. Arerioak apurtzeko dohaiak ditu banakakoan, are eta gehiago puntuan ez badaude.

 

Rober Uriarte abadiñarrak ere ez zuen arazorik izan euskal ligan azpitxapeldun izandako Inhar Ugarteren kontra (40-13). Erraz, errazegi hartu zuen mendean Kurene elkarteko algortarra. Borrokarako gogo gutxi, fisikoki makal eta joku eskasa eskaini zuen. Horretara, etxeko pilotariek \'nahigabei irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!