Pontevedran crawl estiloko 50 eta 100 metroetan ariko da 14 urteko abadiñarra datorren astean.
Olaia Zubero 14 urteko abadiñarra (Abadiño Igeriketa Taldea) lehenengoz sailkatu da Espainiako Txapelketa baterako. Gainera, distantzia bitan lortu du gutxieneko marka: crawl estiloko 50 eta 100 metroetan.
Datorren astean Pontevedran jokatuko da txapelketa. 50 metroetako saioan datorren eguaztenean lehiatuko da Zubero, eta 100 metroetakoan barikuan. Helburu zehatz barik doa; lan txukuna egitea eta bere mailan aritzea gura du.
50 metroetako gutxiengo marka Getxon lortu zuen urtarrilean. Baina distantzia horretako sailkapenagaz bakarrik ezin daiteke joan Espainiako txapelketara. Beharrezkoa da gutxienez beste bat. Horregatik 100 metroetakoa lortu guran ibili da hil askoan, eta Santurtziko Bizkaiko Txapelketan lortu zuen berau, ekainean. Zilarrezko domina irabazi zuen.