Uztailaren 19an Abadiño Kirol Kluba gidatzeko presidentea eta zuzendaritza batzordea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte. Guztira, 132 bazkidek dute bozkatzeko eskubidea.
Asteon amaitu da gura duenak bere hautagaitza aurkezteko epea. Gaurtik datorren astelehenera, erreklamazioak aurkezteko epea irekiko dute. Erreklamaziorik badago, martitzenean bertan izango du erresoluzioa. Hilaren 19ko barikuan egingo dituzte hauteskundeak. Ondoren, beste erreklamazio saio bat ireki eta haiei erantzunda, hilaren 26an izendatuko dute presidente eta zuzendaritza batzorde berria.