Aitor Martinez babesle bila dabil denboraldia amaitu ahal izateko

Anboto 2013ko uzt. 1a, 10:24

Espainiako Abiadura Txapelketa lehiatzen dabil Aitor Martinez. Albaceteko lasterketan erori eta motorra konpontzen aurrekontuaren zati handi bat gastatu du. Orain babesle bila dabil denboraldia amaitu ahal izateko.

Espainiako Abiadura Txapelketa lehiatzen dabil Aitor Martinez. Albaceteko lasterketan erori eta motorra konpontzen aurrekontuaren zati handi bat gastatu du. Orain babesle bila dabil denboraldia amaitu ahal izateko.

 

Joan zen asteburuan Espainiako Abiadura Txapelketako lasterketa bat lehiatu zuen Aitor Martinez abadiñarrak Albaceten. Irteerako ordena erabakitzeko bigarren entrenamendu saioetan, ‘pole’rako borrokan zebilela, pneumatikoa aldatu eta bihurgune azkar batean irten egin zitzaion. Erorikoan ez zuen min handirik hartu, baina egun osoa motorra konpontzen eman zuten. Hurrengo eguneko lasterketan ere zorte kontra izan zuen. Balaztan izandako aberia bategatik ezin izan zuen punturik batu.

 

Lasterketako ondorio okerra da motorra konpontzeko berez estua zen aurrekontuko zati handi bat gastatu zutela: “Ezbehar honegatik atsekabetuta nago. Fisikoki ondo nago, baina eroriko honek  kolpe gogorra eman dio gure aurrekontu estuari. Motorra erabat konpontzeak geratzen zaigun aurrrekontu ia osoa gastatzea eragingo du eta horrela oso zaila izango da denboraldia amaitzea”. Gaur egun, hirugarren tokian kokatuta dago sailkapen nagusian (Superstock 600 kategorian), baina “aurrera jarraitzeko babesle pribatu bat eta laguntza instituzionala behar dut”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!