Spinning maratoia egingo dute Abadiñon

Anboto 2013ko eka. 29a, 08:39

Gaurko II. Spinning Maratoia antolatu du Abadiñoko Udalak 10:00etatik 13:00etara. Guztira, 60 bat lagunek parte hartuko dute Astolako igerileku kanpoaldean antolatu duten ekimenean

Gaurko II. Spinning Maratoia antolatu du Abadiñoko Udalak 10:00etatik 13:00etara. Guztira, 60 bat lagunek parte hartuko dute Astolako igerileku kanpoaldean antolatu duten ekimenean.

 

Eguraldi txarra egiten badu, Zelaietako probalekura lekualdatuko dute ekimena. Izen-ematea bost euro da igerilekuko bazkideentzat, eta zortzi euro bazkide ez direnentzat.

 

Iazko abenduan antolatu zuten lehenengoz spinning maratoia, eta haren harrera onak bigarren bat pretatzera animatu ditu antolatzaileak. Iazkoa Traña-Matienako pilotalekuan egin zuten. Aurtengo kokalekuak hainbat abantaila ditu: aldagela gehiago, esate baterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!