Ziklo kros denboraldia prestatzeko, errepideko eta mendi bizikletako hainbat lasterketa lehiatzen dabil Egoitz Murgoitio abadiñarra. Joan zen asteburuan bigarren amaitu zuen Caja Rural Kopako mendi bizikleta proba, Lizarran. Patxi Cia izan zen irabazlea.
Orain urte bi Mendatako proban parte hartu zuenetik, BTT proba ofizialetan lehiatu barik egon da Murgoitio. Aurten, ziklo kroserako prestaketa moduan, batean baino gehiagotan aritu da. Esaterako, Bilboko BTT lasterketan Bizkaiko txapeldun geratzea lortu zuen maiatzean.
Bestalde, errepidean, Hirumeteko Jonathan Lastra hirugarren sailkatu zen Tolosako lasterketan. Bost txirrindulari ihes eginda heldu, eta esprintetan erabaki zen irabazlea.