Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketan euskal selekzioko partaide izango dira Abadiño Xake Taldeagaz dabiltzan Jon Lagos eta Alberto Gartzia, haur kategorian. Gaur egun, maila horretan Euskal Herrian dauden bi xakelari onenak dira.
Lagosek banakako Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak irabazi ditu aurten, eta Gartzia bigarren geratu da txapelketa bietan. Lagosek egin moduan Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak irabazi dituen beste xakelari bat da Adrian Martinez; kimu mailan lortu ditu txapel biak Abadiño xake taldeko gazteak.
Uztailean, Granadan, banakako Espainiako Txapelketa jokatuko dute Lagosek, Gartziak eta Martinezek, eta eurekin batera Maitane Varas eta Manex Reguillagak.