Abadiñon bizi den getxoztarrak 54.52-ko denboran osatu ditu ibilbideko 43,8 kilometroak.
Jonathan Castroviejo (1987, Getxo, Abadiñon bizi da) Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du gaur goizean Bembigren (Leon) jokatu den erlojupeko Espainiako txapelketa. Luis Leon Sanchez (Blanco) eta Ruben Plaza (MoviStar) geratu dira bigarren eta hirugarren.
Atzo, Anna Sanchisek (Bizkaia-Durango) emakumeen erlojupekoa irabazi zuen.
SAILKAPENA (48,3 KM)
1- Jonathan Castroviejo (Movistar)............... 54.52
2- Luis Leon Sanchez (Blanco)..................... 55.37
3- Ruben Plaza (Movistar)........................... 56.39
4- Jon Izagirre(Euskaltel)............................ 56.55
5- Alejandro Valverde (Movistar)................... 56.55